IX. Udako Topaketa Pedagogikoen eskaintza

2008-04-28

Hik hasi Euskal Heziketarako egitasmoak, bederatzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 1, 2 eta 3ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz, Donostiako Ibaetako Kanpusean,

 
 
IX. Udako Topaketa Pedagogikoen eskaintza

Aurtengo eskaintza, interes eta gaurkotasun handiko 35 euskarazko ikastarok osatzen dute. Ikastaro bat ez ezik (Nire hezitzaile profila) beste guztiak goizez izango dira, 9:00tatik 14:00ak arte. Arratsaldeko ekintzak eta eztabaidak, ostera, 16:00tan hasiko dira.

Lekua
Topaketak Donostiako Filosofia eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, Informatika Fakultatean, Ekintza ikastolan eta Santo Tomas lizeoan izango dira.

Kopuru mugatuko ikastaroak

Ikastaro hauetan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.