Experimentaldia 2008

2008-04-25

Donostiako Zientziaren kutxaGuneak antolaturik Experimentaldia 2008. Zientziaren III. Azoka ikusgai da Miramonen. Gaur, ostirala eta bihar, apirilak26 izango dira bertan hainbat ikastetxetako ikasleak zientziarekin lotura duten esperientziak, esperimentuak, ikerketa-proiektuak eta bestelako jarduerak aurkezten.

 
 
Experimentaldia 2008

Experimentaldiaren helburu nagusiak, kultura zientifikoaren dibulgazioa eta gizarteratzea, ikasleen artean zientzia eta teknologiarekiko zaletasuna sustatzea eta enpresa eta erakundeen ikerkuntza zientifikoa eta garapen teknologikoa gizarteari ezagutaraztea dira.

Ikasleen partaidetzaz gain, beste zenbait jarduera ere eskainiko du Zientziaren kutxaGuneak, baita didaktika eta zientzia alorretako enpresa eta erakundeen erakusketak ere. Eta noski, nahi duen ikastetxeak hartu ahal du parte ekitaldi horietan.