Iruñeko Udal Haur eskoletakoak protestan

2008-04-09

Arratsaldeko 17:30etatik 18:30era lanuztea egin zuten atzo Iruñeko haur eskoletako langileek, udaletxe parean elkartuz. Lan hitzarmena adostu bitartean hartuko duten neurria da, asteartero ekimen berbera errepikatuz. Ehun hezitzaile eta ikasle inguru bildu ziren atzo, kalitatezko hezkuntzaren alde.

 
 

Hiru greba egun deitu dira, apirilak 22, maiatzak 13 eta 27, eta akordiorik ez badago ekainaren 2tik aurera greba mugagabea aurreikusi dute.