Kurkuluxetan Arte Eszenikoen Haur Eskola abian da

2007-07-09

Bilboko Kafe Antzokian haurrentzako Arte Eszenikoen Eskola martxan izango da udazkenetik aurrera. Eskolan antzerkigintza, dantza eta musika landuko dira, “haurren gozamenerako izango delakoan”.

 
 
Kurkuluxetan  Arte Eszenikoen Haur Eskola abian da

Arte eszenikoetatik abiatuko dira eskolako dinamizatzaileak hainbat arlori ateak zabaltzeko: haurren dinamismoa, berezkotasuna, bat-batekotasuna, irudimena, sormena, haien arteko harremana etab.

“Haur Hezkuntzatik hasita eta Lehen Hezkuntzan zehar haurrek landu behar dituzten ikasgai, teknika eta garapenerako hainbat tresna zein kontzepturekin bat eginez, arteari dagokiona lantzen dugu atal honetan, eta hain zuzen, arte eszenikoen atala” diote antolatzaileek.

Informazio gehiago nahi izanez gero, jo ondorengo helbide edota telefonora:

Zenbat Gara elkartea: 94 423 75 91
bulegoa@zenbatgara.org