Xalbador ikastetxean gela bat itxiko dela salatu zuten 60 lagunek kanbon

2007-06-29

2007-08 ikasturtean, Seaskako Xalbador ikastetxean ez dute izango behar zuten postua. Hortaz, 5. mailako 59 ikasle bi gelatan banatu beharko dira, batean 30 eta bestean 29. Frantziako Hezkuntza Ministerioak murgiltze eredua "arriskuan" ezartzen dutela salatu dute ikastetxeko irakasle eta gurasoek.