Adi Topaketen azken oharrei!!

2007-06-27

Uztailaren 3, 4 eta 5ean dira VIII. Udako Topaketa Pedagogikoak eta jarraian dituzue horiei buruzko azken oharrak.

 
 
Adi Topaketen azken oharrei!!

Lehen egunean, topaketen aurretik hasiera ekitalditxo bat egingo da, eta azken egunean, ikastaroa amaitzean Luntxa. Espero dugu gurekin izango zarela bertan. Halaber, egunero, atsedenaldietan eta goizean zehar, argitaletxeek ikastetxeentzako materiala izango dute erakusgai Pedagogia Fakultatean.

EGITARAUA:

UZTAILAK 3, asteartea
- 8:45 etan: karpeten banaketa.

- Jarraian, topaketen hasierako ekitaldia izango da. (euria egingo balu, Pedagogia Fakultatean).

- 9:30-14:00: Ikastaroak.

-16:00: REGGIO EMILIA: proiektu baten azalpena
(Saio librea)
Hizlariak: Maddalena Tedeschi, Reggio Emiliako pedagogoa eta Alfredo Hoyuelos, Filosofia eta Hezkuntza Zientzietan doktorea.
Kokalekua: Pedagogia Fakultatea

16:00: Material berriaren aurkezpena Ibaetako Pedagogia Fakultatean (saio irekia):
ELHUYARrek Fisika jostagarri" esperimentu liburua eta "Armix baso magikoan" euskara, ingurunea eta matematika ikasteko bideojokoa aurkeztuko ditu.
Kokalekua: Pedagogia Fakultatea

UZTAILAK 4, asteazkena
- 9:00-14:00 ikastaroak

-16:00: HEZIKETA SORTZAILEA, ZERTARAKO?
(Saio librea)
Hizlaria: Marga Iñiguez, Filosofoa, pedagogoa eta sormenean aditua
Kokalekua: Pedagogia Fakultatea

UZTAILAK 5, osteguna
- 9:00-14:00 ikastaroak

- 14:00: Topaketen amaierako LUNTXA, Ibaeta Campuseko zelaian. Espero dugu bertan ikusiko garela.

** Zure ikastaroaren kokapena eta azken oharrak ikusteko, jo behean aipatzen dugun loturara eta zure ikastaroa klikatu. Edozein duda izanez gero, deitu 943 37 14 08 telefono zenbakira. Gainerakoan, topaketetan ikusiko dugu elkar.