SUOMIRA BIDAIA PEDAGOGIKOA

2007-06-13

Irailak 14 da Suomirako bidaian izena emateko azken eguna eta kopuru mugatua da. Dena den, taldea betez gero, izena eman eta itxaron zerrendan sartua izango zara.

 
 
SUOMIRA BIDAIA PEDAGOGIKOA

SUOMIRA BIDAIA PEDAGOGIKOA

Hik Hasi egitasmoak bidaia pedagogikoa antolatu du Finlandiako hezkuntza sistema ezagutzeko xedez. Urriaren 31an Bilbotik atera eta Helsinkira abiatuko gara, azaroaren 4an itzultzeko. Bertan, hainbat hitzaldi eta hezkuntza zentroetara bisitak egiteko aukera izango dugu.

2006an, Italiako Reggio Emiliara hurbildu ginen bertako haur eskolak ezagutzera. Guztira 150 pertsona joan ginen, eta ezin gusturago ibili ginen Reggio Emiliako esperientzia ezagutzen. Aberasgarria izan zen eta asko ikasita itzuli ginen.

Orain, ostera, Suomiko hezkuntza sistema ezagutzeko aukera luzatu nahi dizuegu. Mundu guztian aski ezaguna da eta ezaugarri ugarigatik da eredugarri: sistema dezentralizatua, udalen parte-hartze zuzena eta gertutasuna, irakasleen prestakuntza eta prestigioa, eredu inklusiboa, gurasoen parte-hartzea, talde txikiak, ekitatea eta berdintasuna, curriculum malgua, sistema bateratzailea...

* DATA: Urriak 31- Azaroak 4

* EGITARAUA:

Urriak 31
Joaneko bidaia. Bilbo-Helsinki.
Azaroak 1
Hitzaldiak eta hezkuntza zentroetara bisitak bertako Hezkuntza Sistema ezagutzeko. (Xehetasunak zehazteke).
Azaroak 2
Hitzaldiak eta hezkuntza zentroetara bisitak bertako Hezkuntza Sistema ezagutzeko. (Xehetasunak zehazteke).
Azaroak 3
Goizez: Suomi-Euskal Herria elkarteko hizkuntzalari batekin solasaldia
Arratsaldez: libre
Azaroak 4
Itzulerako bidaia. Helsinki-Bilbo.

* Hitzaldi eta eskola bisitetako ITZULPENAK suomieratik euskarara egingo dira.

* PREZIOAK

A aukera
Prezioaren barne, hegazkin txartela, lau gauetarako ostatua, gosariak, hezkuntza zentroetara bisitak eta hitzaldiak sartzen dira.

- Binakako logelan:1.175 euro (harpidedunak 1.075 euro)
- Banako logelan: 1.300 euro (harpidedunak 1.200 euro)

Orain ordaintzeko: 375 euro

B aukera
Bisita soilik (hegazkin txartela eta ostatua ez dira sartzen).

- 565 euro (harpidedunak 510 euro)

Orain ordaintzeko: 375 euro

 

ADI!!! Taldea osatuta dago. Halere, izena eman nahi baduzu itxaron zerrendan jarriko zaitugu.* MATRIKULA