Eskola txikien festa Zubietan

2007-06-08

Igandean hilak 10, Zubietan ospatuko dute Eskola Txikiek urteroko festa. Goizeko 10:00tan hasiko da jaia eta 11: 00ak aldera haurrentzako jolas ugari izango da: herri kirolak, birziklaia jokoa, uraren jokoa eta jolas kooperatiboak...

 
 

Ondoren bazkaria egingo da eta arratsaldean zehar, pottokan ibiltzeko aukera, Pirritx eta Porrotx pailazoak, joko-garbi partida, dantza saioak eta abar izango dira. Egun guztian zehar, gainera, erromeria, batukada, liburu, CD eta arropa salmenta, txosna, kafea eta izozkiak, erraustegiaren kontrako informazio gunea... denetik izango da.