Paueko Auzitegi Administratiboak Ikas Biren helegitea atzera bota du

2007-06-06

Ikas Bi eskola publikoko gurasoen elkarteak Frantziako Hezkuntza Ministerioaren aurka helegitea aurkeztu zuen 2004ean eta orain auzia galdu du. Helegitea, ikasgela elebidun batzuk irekitzen ez zirelako, frantsesak eta euskarak ordu kopuru desberdina zutelako, irakasle euskaldunen ordezkapenak esakasak direlako eta euskarazko ikasgaien azterketetako gaiak frantsesez direlako jarri zuten.