Maiatzak 24, greba orokorra EAEn

2007-05-23

Maiatzaren 24ko greba berretsi dute LAB, STEE-EILAS, UGT eta ELA sindikatuek. EAEko irakaskuntza publiko ez unibertsitarioko irakasleak, heziketa berezikoak, sukaldari eta garbitzaileak euren aldarrikapenak egingo dituzte bihar eta eguerdiko 12etan Lakua aurrean bilduko dira.

 
 
Maiatzak 24, greba orokorra EAEn

Sindikatuek, greba mantendu dute negoaziazio kolektiboan dituzten posizioak oso aldenduak direlako. Bestalde, “larria” iruditzen zaie Camposek CCOOrekin sinatutako aurreakordioa, sindikatu honek kolektiboaren % 31 soilik ordezkatzen duelako. Hezkuntza Sailak, aldiz, grebarako arrazoirik ez dutela dio.

Maiatzak 15, 16, 17 eta 18 egunetan grebak deitzeko arrazoiak mantentzen dituzte, eta beraien aldarrikapenei beste bat eransten die, Sailburuaren dimisioa.