Bizkaiko Gurasoen Elkarteen I. Topaketak

2007-05-22

BIGE gurasoen elkarteak Bizkaiko Guraso Elkarteen I.Topaketak antolatu ditu. Praktika onak partekatzea eta sarea osatzen duten bolondresek egiten dituzten esperientziak partekatzea dute helburu.

 
 

Federazioak 240 elkartetik gora koordinatu eta ordezkatzen ditu, irakaslegoarekin parte hartzen du eta hainbat baliabide eskaintzen dizkie Bizkaiko ikastetxe publikoetako 50 000 familiei.
Topaketak, Bilboko Bolunta eraikinean ospatuko dira, Zabalbide kaleko lehen zenbakian, maiatzak 22an, arratsaldeko 6etan.