Topaketak 2007!

2007-04-18

Hik hasi proiektuak zortzigarren urtez antolatu ditu udako topaketa pedagogikoak EHUko Hezkuntzaren Teoria eta Historia Sailarekin batera. Uztailaren 3, 4 eta 5ean gaurkotasun handia duten gaiei buruzko ikastaroak egin ahal izango dira euskaraz.

 
 
Topaketak 2007!

Ordutegia
Goizeko ikastaroak: 9:00 - 14:00
Arratsaldeko saioak: 16:00 - 18:30

Ikastaroak eskaintzeaz gain, hainbat arlotako irakasleak elkartzeko eta beren esperientziak trukatzeko topaleku izatea ere nahi dugu, bertan hausnarketa, asmo, ideia, proiektu eta berrikuntzak plazaratuko direlarik.
Aipatutako ikastaroak goizez egingo dira. Arratsaldeetan, bestalde, hitzaldiak, aurkezpenak eta eztabaida saioak izango dira aukeran.

Ordutegia
Goizeko ikastaroak: 9:00 - 14:00
Arratsaldeko saioak: 16:00 - 18:30

Lekua
Topaketak Donostiako Pedagogia Fakultatean, Informatika Fakultatean, Ekintza ikastolan eta Santo Tomas lizeoan izango dira.

Kopuru mugatuko ikastaroak
Ikastaro hauetan aurrena izena ematen dutenek izango dute lehentasuna.